Zuzendaria: 
Ernesto Padron
Iraupena: 
73 min
Generoa: 
Animazioa.
Adina: 
Guztiontzat
Eguna eta ordua: 
Uztailak 13, Osteguna, 19:00etan
Prezioa: 
0.00 €

AIRE LIBREKO ZINE EMANALDIA, Espoloian (Atzo, arazo teknikoengatik bertan behera gelditu zen pelikula)
SINOPSIA Tom Txiki bere familia txirotasunetik atera nahi duen nekazari txiki bat da. Uztak hondatzen dizkion intsektu izurri batek eta laranja itxurako ispilu magikoak abentura bidean jarriko dute. Ispiluak bere ametsetako emakumea erakutsi eta Pedro eta Pablo anaiekin hirira joateko aginduko dio. Hirira bidean Tom Txikik jakingo du erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe dagoela, zuhaitz sorgindu handi baten erruz. Zuhaitza bota eta ur-putzua zabaltzen duenari opari bikainak eskaini dizkio erregek; markes titulua eta bere alaba Denise emaztetzat, alegia. Tom Txiki harritu samar geratuko da ispiluak erakutsitako emakumea Denise dela konturatzean, batez ere txiroen artean bere harrapakina banatzen duen lapur misteriotsu batekin maitemindu delako. Tom Txikik ez daki, ordea, jauregia estaltzen duen zuhaitz erraldoia Barusa sorginaren lana izan dela, eta hura erregeren aurka mendeku bila dabilela. Gure heroi txikiak erakutsiko digu “jakintza indarra baino ahaltsuagoa dela”. FESTIBALAK 2015: Festival de Cine Europeo de Sevilla 2015: FICBAQ Festival Internacional de Cine de Barranquilla 2015: Festival de Cine de Málaga SARIAK - Coral Saria Animaziozko Film Onenari Festival Internacional del Nuevo Cine Latinoamericanon - Cibervoto Animazio Saria Portal del Cine y el Audiovisual Latinoamericano y Caribeñon, Nuevo Cine Latinoamericano Fundazioaren baitan - Caracol Animazio Saria Festival de la Unión de Escritores y Artistas de Cuban - Mestre Mateo ’15 Saria Animaziozko Film Onenari