Azalpena: 

SINOPSIA Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da HOZKAILUA.

Idazlea: Unai Iturriaga Zuzendaria: Manex Fuchs Aktoreak: Ander Lipus eta Patricia Urrutia Musika: Asier Ituarte Kitarra: Keu Agirretxea Argiztapena: Josep Duhau Teknika: Xabino Alkorta Eszenografia: Amaia Garate Panpina: Battitt Halsouet Jantziak: Marodi Sorkuntzak Irudia: Zugazart Argazkiak: Ainhoa Resano Administrazioa: Iasone Parada Banaketa: Irantzu Azpeitia Ekoizpena: ArteDrama

Egilea: 
Artedrama
Eguna eta ordua: 
Abenduak 3, Igandea, 19:00etan
Antolatzailea: 
Kultura zerbitzua
Non: 
Zabalotegi aretoa
Prezioa: 
8.00 €