Zuzendaria: 
Aitor Arregi eta Jon Garaño
Iraupena: 
114 min
Generoa: 
drama
Adina: 
+ 12 urte
Eguna eta ordua: 
Abenduak 13, Asteazkena, 20:00etan
Prezioa: 
3.00 €

SINOPSIA
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
Zuzendariak
“Handia” Arregi-Garaño tandemak zuzenduriko fikziozko lehendabiziko filma da. Hala ere 15 urte baino gehiago eman dituzte elkarrekin lanean funtzio desberdinak betetzen, beraiek sortutako Moriarti ekoiztetxean. Beraien aurreko filman Jon Garañok zuzendari eta gidoilari funtzioak bete zituen eta Aitor Arregi berriz gidoilari eta ekoizle eragile moduan aritu zen. Film hau mugarria izan zen euskal zinean, Donostiako Zinemaldian lehiatzeko aukeratua izan zen euskaraz filmatutako lehen film luzea izan baitzen. Horrez gain, “Loreak” film onenaren Goya sarirako izendatua izan zen eta 2015 urteko Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko aukeratua izan zen.
PERTSONAIAK
Martin Joseba Usabiaga
Joaquin Eneko Sagardoy
Arzadun Iñigo Aranburu
Antonio Ramon Agirre
Maria Aia Kruse

TALDE TEKNIKO
Zuzendaritza Aitor Arregi eta Jon Garaño
Gidoia Andoni De Carlos, Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi eta Jon Garaño
Ekoizle eragileak Fernando Larrondo (Aundiya Film, AIE), Jose Mari Goenaga (Moriarti Produkzioak, S.L.), Nerea Rodríguez (Irusoin S.A.) eta Koldo Zuazua (Kowalski Films S.L.)
Ekoizleak Xabier Berzosa, Iñaki Gomez, Iñigo Obeso
Musika Pascal Gaigne
Argazki zuzendaritza Javi Agirre Erauso
Edizioa Laurent Dufreche eta Raúl López
Zuzeneko soinua Iñaki Díez
Soinu diseinu eta edizioa Xanti Salvador
Zuzendari artistikoa Mikel Serrano
Jantziak Saioa Lara
Ile-apainketa eta makilajea Ainhoa Eskisabel eta Olga Cruz
Zuzendari laguntzaileak Telmo Esnal eta Aitor Vitoria
Efektu bereziak Drama FX eta User T38