Azalpena: 

Sinopsia

Izar, sei urte eskas dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko piano-jole bihurtzeko bidean da. Gurasoek ezarri dioten diziplina zorrotzari esker, neskatilaren trebezia apartekoa da. Izarrek ez du hazi nahi, pozarren bizi da bere haurtzaro distiratsuan. Baina Bizitzak, hain goraberatsu eta ezusteko izaki bihurriak, bestelako patua ekarri dio, ustegabeko labirinto emozionala. Handik aterako bada beste izar baten gidaritza beharko du; ez baina edonolako izarra, itsas-izarra baizik. “Itsas-izarrek badute ezaugarri bitxi bat: euren besoetako bat galdu ostean badute hura bisortzeko gaitasuna. Bada, sinbolikoki indar handia du galera bat gainditzeaz ari garenean; eta gure ikuskizunean, hori dago jokoan” Jokin Oregi Egile eta zuzendari: Jokin Oregi Musika: Iñaki Salvador Eszenografia eta jantziak: Elisa Sanz Jokalariak: Anduriña Zurutuza, Javier Renobales, Ana Meabe, Ana Martínez. Argiztapena: Javi Kandela Ikus-entzutekoak: Carles Porta Soinu teknikaria: Unai Barrio Jantzigintza: Nati Ortiz de Zarate Maskarak eta atrezzoa: Javi Tirado Ilustrazioa: Ane Pikaza Produkzio exekutiboa: Pío Ortiz de Pinedo. Produkzioa: Marie de Jongh Teatroa

SARRERAK EROSI: 1.-Seminarixoko txarteldegian ostegunero: 18:00-20:00. 2.- www.ticket.kutxabank.es webgunean. Hileko lehenengo ostegunean jarriko dira, hurrengo hilabeteko sarrerak salgai

Eguna eta ordua: 
Otsailak 4, Igandea, 18:00etan
Antolatzailea: 
Kultura zerbitzua
Non: 
Seminarixoa
Prezioa: 
4.00 €