Ospakizunetan ere Bergaran tradizioak eta modernitateak bat egiten dute: galdutako elementuak berreskuratu, berriak txertatu, ekimen berritzaileak abiatu... horrela mantendu ditu bizirik garai bateko jaiak Bergarak.

Bizi biziak eta oso maitatuak. Bestalde, hiri kutsua izan arren, edo izanagatik, ganadu feria nabariak ospatzen dira gurean. Hala nola Elosukoa edo Erramu Zapatukoa. Gainera, berrikuntzen artean, sukaldaritza tradizionalak (gozogintzak) behar duen tokia ematen jakin du Bergarak.

ARATUSTEAK >>
ERRAMU ZAPATU >>
MENTEKOSTE JAIAK >>
SAN MARTZIAL >>
SAN ROKE, BERGARAKO PATROIA >>
SAN MARTIN >>