Zuzendaria: 
Patxi Lurra
Iraupena: 
60 min
Generoa: 
Dokumentala
Adina: 
+ 12 urte
Eguna eta ordua: 
Apirilak 25, Asteazkena, 20:00etan
Prezioa: 
3.00 €

MEMORIA HISTORIKOA
S(u/a)minetik bakera’ Patxi Lurrak (Iñaki Peña) idatzi eta zuzendutako ikus-entzunezko proposamen lan eszenikoa da, Mudoh-ren (Aitor Monje) musikarekin eta Arteman Komunikazioak ekoiztua.
Abiapuntua Batallón Vasco Español-ek eraildako Iñaki Etxaberen alaba (Olatz Etxabe) eta ETAk eraildako Isaias Carrascoren alaba (Sandra Carrasco) dira. Amaia Udal Antzokian estreinatuko den ikuskizunean bi emakume arrasatear hauen testigantzak entzungo ditugu, eta Ana Galarraga eta Petti narratzaileak ere tartekatuko dira lau ataletan; hori guztia Mudoh-k zuzenean interpretatuko duen musikak lagunduta. Beraiei esker lau ataletan suminetik bakera pasako gara.
ONDOREN, solasaldia.