Eguna eta ordua: 
Uztailak 20, Ostirala, 22:00etan
Helbidea: 
Espoloia
Prezioa: 
0.00 €

ASH GRUNWALD BAND Australia Rock & Blues

Artistarik txundigarrienetako bat Australiako oholtzak zapaltzen dituztenetakoen artean AUSTRALIAKO ROCKAREN INDARRA XXI. MENDEKO BLUESA BIHURTURIK Bederatzi disko hamabi urteren buruan, bada zer edo zer. Ash Grunwaldek zuzenaldi txalogarriak ematen ditu bere sorterrian, entzuleek zein adituek miretsia da, eta azken sei urte honetan Australiako eta Zeelanda Berriko aretoak bete ditu. Arrakasta eduki du Estatu Batuetan, Kanadan eta Erresuma Batuan. Aldamenean izan ditu James Brown, The Black Keys, Jack Johnson, Bo Diddley, The Cat Empire, Missy Higgins eta Pete Murray. Australiako hedabideek benetako izartzat daukate: ahots zakar eta sakonez, hegazkinlari betaurrekoz eta sex-appeal dariola berak zirkinik egin behar izan gabe, samaldaka batzen ditu jarraitzaileak. Berezko sena dauka publikoarekin lotzeko. Ohikotik urrun, set list-ik ez, unean unekora egokitzen da, interpretatu beharrekoan behin eta berriz sakonduz, beti dakar berritasunen bat emanaldira. Egia esan, nortasun berezia ageri du nabarmentzea zaila izaten den genero batean. Surfa eta bere sorterriko natura maite ditu, eta itsasoaren defendatzaile sutsua dugu Ash Grunwald. Baikortasuna dario bere musikari, eta mezu politikoz betea den arren, ez dauzka albora uztekoak erritmo biziak eta groovea. Rock blues sikokodelikoaren maisu, modaren eta aparraldien amuari barre eginez, Ash Grunwalden talentua bezala joan dira handituz bere lorpenak ere, eta esan liteke musikari betiberri eta elektrotzar honek zakuan dauzkala onenak gordeak oraindik, ateratzeke. Now honek badu leku berezia Grunwalden ibilbidean. Nolabait esateko, modernoago ageri da, esperimentalismoan abiatzen da beldur barik “rock eta blues album bat egiteko XXI. mendeko sikodelian, sci-fi eta rock zingiratsuan, halakorik inon baldin bada”. Power hirukote batekin datorkigu aurkezpenetan, Hendrix eta Cream bezalako artista ereintzaileak dakarzkigula akordura.

-------------- Uno de los artistas más fascinantes de la escena australiana. La potencia del Rock Australiano convertida en Blues del Siglo XXI. Con una prolífica carrera que abarca 9 discos en 12 años, Ash Grunwald tiene uno de los directos más respetados de su país. Aclamado por prensa y público, lleva agotando entradas en Australia y Nueva Zelanda durante los últimos 6 años. También ha girado con éxito por USA, Canadá y Reino Unido. Ha actuado junto a James Brown, The Black Keys, Jack Johnson, Bo Diddley, The Cat Empire, Missy Higgins y Pete Murray. La prensa de su país habla de una auténtica estrella del rock sobre el escenario, de voz rústica y profunda, ataviado con sus gafas de aviador y derrochando sex-appeal casi sin querer, atrayendo a audiencias masivas. Tiene una habilidad innata para conectar con el público. Quizás su frescura viene de la falta de una rutina de ensayos o de la ausencia un set list fijo durante años. Ha sido definido como un genio de la improvisación, experimentando en la interpretación de sus temas, sacándose trucos bajo la manga concierto tras concierto. De lo que no hay duda es de que ha creado una identidad propia en un género en el que puede ser difícil diferenciarse. Amante del surf, de la extraordinaria naturaleza de su país y ardiente defensor de la vida en los océanos, Ash Grunwald proyecta optimismo en su música, cargada también de mensajes políticos, sin perder de vista los ritmos vibrantes y el groove. El talento y los logros de Ash Grunwald han ido siempre a más, y parece que lo mejor está por llegar en este músico fresco y super eléctrico, maestro del rock blues psicodélico, que sigue su propio camino ajeno a modas o tendencias. “Now” es un trabajo muy significativo en la carrera de Ash Grunwald. Profundiza en un acercamiento más experimental y moderno con la intención de “crear un álbum de rock y blues, psicodelia del siglo XXI, sci-fi y rock pantanoso, si es que puede haber algo así”. En directo se presenta con un power trío que recuerda a artistas seminales como Hendrix y Cream.

_