Eguna eta ordua: 
Uztailak 27, Ostirala, 22:00etan
Helbidea: 
Espoloia
Prezioa: 
0.00 €

WELMA POWELL & BLUEDAYS Blues singer

Bigarren LPa du Velma Powellek hauxe, aurten kaleratua. Eta aurrekoa bezala, Bluedays taldearekin sinatua da. Ez da harritzekoa ere, ez dago Velmaren kantaera hobeki ulertuko duen backing band-ik inon. Blues to the bone premia batek sortua da, Estatu Batuetako artista honek bere erroetan eta musika ondarean fermuki atxiki nahi duenez. Chicagoko blues elektrikoa da nagusi lan honetan, hasi eta buka. Bertakoa izanik, bertako hizkera da Powellek ongien menderatzen duena. Step Into The Blues (BRC, 2015) diskoan doinuak blues jatorrenean ez ezik beste genero beltzaran batzuetan barrena ere bazebilen, soul eta jazzy, baina oraingoan ez dago zalantzarik estiloaren batasunaz eta soinuaren gardentasun ozenaz: Chicagoko bluesa, jaun-andreok! Eta benetakoa, ez Powell haizearen hirian sortua delako, arrakalarik gabekoa delako baizik, bihotzera zuzen datorrena... Abesti batetik bestera eginez, odolez ere ahaide badituen artista handien aztarnak nabarituko ditugu: Brownie McGee, John Lee Hooker, Muddy Waters, Little Walter (honen “Too Late” interpretatuz), Howlin’ Wolf edo Otis Rush. Abesti hunkigarriak eta adiera bat baino gehiagoko letrak eskaintzen dizkigu Powellek, hala behar genero honek. Indarra, karisma gainezka, background musikala eta itzelezko agerraldia oholtza gainean Velma Powell & Bluedays beren diskoa aurkezten.

----------------------------------------------- “Blues To The Bone” es el título del segundo LP de Velma Powell publicado este año, que de nuevo firma al alimón con el grupo BLUEDAYS. Ninguna backing band entiende la forma de cantar de Velma mejor que ellos. “Blues To The Bone” nace desde la necesidad que la artista norteamericana siente de reafirmarse en sus raíces y su acervo musical; el Blues eléctrico de Chicago inunda este trabajo desde la primera a la última canción. Es su ciudad, es su música y el lenguaje que mejor sabe manejar. Si en “Step Into The Blues” (BCR 2015) su música transitaba con toda naturalidad desde el Blues más genuino hacia otros géneros igual de negroides y conocidos en ella como el Soul, o incluso acercamientos más jazzys, aquí no hay duda de la coherencia estilística y de la claridad rítmica y sonora: esto es Blues de Chicago, señoras y señores. Del auténtico (Velma es nacida y criada en la ciudad del viento), sin fisuras, directamente al corazón y donde, caminando de una canción a otra, se puede respirar la influencia de grandes con los que incluso está consanguíneamente emparentada: Brownie McGee, John Lee Hooker….pero también aparecen entre sus notas los legados de Muddy Waters, Little Walter (del que interpreta su “Too Late”), Howlin’ Wolf u Otis Rush. En directo, Velma nos regala letras llenas de sensibilidad y los dobles sentidos característicos del género. Fuerza, carisma a raudales, herencia musical y una arrolladora puesta en escena. Eso son Velma Powell & Bluedays presentando su nuevo disco .

_