Ostegun honetan, otsailak 14, egingo da Bergararren Arreta Zerbitzuaren irekiera ofiziala. 18:00etan izango dira ate irekiak, eta bertaratutakoek bisita gidatuak egin ahal izango dituzte.

Bergararren Arreta Zerbitzua Udaleko bajuan kokatuta dago; eta bi eremu nagusi ditu: bulego elektronikoa batetik; eta arreta zuzena eskaintzen duen lantaldearen bulegoa, bestetik.

Bergararren Arreta Zerbitzuaren bitartez, herritarrek leihatila bakarrera jo beharko dute edozein tramite egiteko. Gertutasunean eta efizientzian asko irabazi dute herritarrek, Udala eraginkorragoa izango delako.