Udalbatza berriak lehen ezohiko osoko bilkura egin zuen karguak hartzea falta zen zinegotziek hala egiteko, zein zinegotzien eta udal ordezkarien ardura eta liberazioak zehazteko; eta Udal gobernuaren batzordeen proposamena onartzeko. Udal Gobernuko bost kidek jasoko dute dedikazioa aitortuta: Gorka Artola eta Ainhoa Letek %100eko jarduna izango dute; Aitor Aranzabalek eta Kristina Markinak heren batekoa eta Ekaitz Aranberrik %35ekoa. Alkateak 51.000 euroko soldata gordina izango du, 41.000 eurokoa lehen alkateordeak eta gainerako gobernukideen dedikazioek 39.000 euroko soldata oinarria izango dute, dagokien lan jardunaren arabera.

Era berean, EAJko Maite Agirrek %100eko jarduera ordaindua izango du eta kasu honetan 35.454,54 euroko soldata izango du oposizioko zinegotziak.

Bestalde, Udal gobernuak batzorde informatiboen proposamena luzatu zuen eta onartu zen:

Lurralde jasangarria

-Hirigintza

-Obra eta Zerbitzuak

-Ingurumena

Auzoak

-Auzoak

Udal kudeaketa

(-Ogasuna + Giza baliabideak).

Herritartasuna

-Kultura

-Euskara eta Gazteria

-Kirola

Ongizatea

-Ongizatea

-Berdintasuna

Garapena eta Berrikuntza

-Hezkuntza

-Sustapen ekonomikoa, Berrikuntza, Ekintzailetasuna, Turismoa eta Plan estrategikoa.

 

Astebeteko epean batzorde informatzaileetako arduradunak emango dira jakitera.