BURUÑAO AUZOKO "SAN BLAS" JAIAK
OTSAILAK 3, 5, 8 eta 9
Otsailak 3, astelehena, SAN BLAS EGUNA Goizeko 08:00etan: Txaflero jaurtiketa. Goizeko 11:00etan: Meza nagusia et opil bedeinkaketa. Ondoren: Auzo elkartean nahi duenak salda eta txorizoa hartzeko aukera izango du. Ermita egun guztian zehar irekita egongo da.
Otsailak 5, asteazkena, SANTA AGEDA EGUNA Arratsaldeko 19:00etan: Aspaldiko usadioak agintzen duen bezala SAN BLAS ERMITAKO ermandadeko kideen bilkura.
Otsailak 8, larunbata, Arratsaldeko 16:00etan: MUS TXAPELKETA, XXXII. SAN BLAS SARIA ( 8 erregetara). SARIAK: 1º Garaikurrak eta inskripzioko % 50rra. 2º Inskripzioko % 30rra. 3º Inskripzioko % 20a. 4º Sari berezia. Izen ematea 15:30etan hasiko da eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Gauean: Auzo afaria eta jarrian erromeria izango da.
Otsailak 9, igandea, SAN BLAS TXIKI EGUNA Goizeko 11:00etan: Txaflero jaurtiketa eta jarraian MEZA NAGUSIA. Ondoren: Auzo elkartean, inguratzen direnentzako salda. Eguerdiko 12:00etan: Aranzadi ikastola – Moises Aspiazu dantza taldearen ekitaldia. Segidan: Haurrentzat kukainak. Goiz guztian zehar GARINBAND taldeak alaituko du jaiak.