Bergarako Udalaren 2020ko udako aisialdi eskaintza COVID19-ak baldintzatu du erabat. Azken urteetan baino eskaintza urriagoa izango da eta eskainiko ditugun bi ekimen nagusiak ere ez dakigu aurrera eraman ahal izango ditugun. 
 
Martxan jarri ditugun bi ekimenetako batean izena emateko, umearen datuak bete, orain ez da ordainketarik egin beharko. Aurrerago, ekainaren 8tik 19ra bitartean, udaleku irekiak eta kirol kanpusa aurrera eramateko moduan bagaude eskatuko zaizue ordainketa egitea. Horretarako izena eman dutenekin email bidez harremanetan jarriko gara.
 
Hemen duzue bi ekimenei buruzko informazioa:
 
  • UDALEKU IREKIAK (2008 – 2017 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduta).
  • KIROL KANPUSA (2009, 2010, 2011 urteetan jaiotako haurrei zuzenduta).