Iraupena: 
30 min
Generoa: 
Dokumentala
Adina: 
+ 12 urte
Eguna eta ordua: 
Irailak 10, Osteguna, 19:00etan
Prezioa: 
0.00 €

Erroa eta geroa, emakume baserritarren ahotsa

Zer diote emakume baserritarrek? Non daude? Ezagutzen ditugu euren bizipenak, kezkak, iritziak...? Dokumentalak Euskal Herriko leku oso desberdinetako emakume baserritarren ahotsak jaso ditu. Gazteenak 30 urte bueltan dabiltza, nagusienak 90etik gora. Nekazaritza lanak lehen eta orain, generoaren araberako lan banaketa, kontsumo ohiturak,ekoizpen ereduak, nekazaritzaren transmisioaren etena, emakume baserritarren eskubideak, errenta duina izateko borroka, erreleboa... Hainbat bizipen eta korapilo, hainbat kezka eta galdera, emakume baserritarren ahotik, erroa jasoz eta geroa irudikatu nahirik. Elkarren zaintzaren eta lur planetaren zaintza beharra inoiz baino ageriago geratu zaizkigu pandemia garaiotan. Lurrari lotutako eta hurbileko nekazaritza eta abeltzaintza iraunkorra landu izan duten edota lantzen duten emakumeak dira, hain zuzen ere, dokumental honetako protagonistak. Jarduera honek etena eta agroindustriaren eraso eta akaparamendu bortitza jasan ditu. Eta, hala ere, emakumeei esker iraun du eta bizitzari eutsi diote. Dokumental honen grabaketak 2018ko udan egin genituen;lana bera 2019ko udazkenean amaitu genuen eta hainbat herri eta auzotan aurkezten hasi ginen.

Iraupena: 30 minutu. Proiekzioaren ondoren, solasaldia Ane Gorosabel eta Nerea Aspiazurekin.

Proiektuaren ideia, elkarrizketak eta gidoia: Baserritik Mundura ikastaldiko Sorginatxurrak lantaldeko kideak (Vane Calvo, Nadia Ayuso, Zuriñe Perales, Ane Gorosabel, Mirene Begiristain eta Maribi Ugarteburu).

Dokumentalaren errealizazioa eta muntaia: Itziar Bastarrika eta Ainhoa Olaso. Musika: Ines Osinaga eta Lorea Argarate. Animazioak: Susana Martin Somoza (Prinsoup)

Babeslea: Bizkaiko Foru Aldundia

SARRERA: Doan. SEMINARIXOKO TXARTELDEGIAN EMANALDI HASI BAINO ORDUBETE LEHENAGO, AFOROA BETE ARTE.

Hizkuntza: