HIRIGINTZAKO PLAN OROKORRAREN BIGARREN ALDAKETA

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra udalerri baten lurraldearen antolakuntza orokorra ezartzen duen araua da. Berak ahalbideratzen du gure lurrari eman nahi diogun erabilera orekatua: landa-eremu, herritar, industria eta zerbitzuen elkarbizitza, besteak beste.

Baina udalerriko eta herritarron erritmoak eta premiak aldatzen joaten dira, eta ondorioz Plan Orokorrak malgua izan behar du, gure beharretara egokitu behar da ezinbestez.

Horregatik, 2009an onartutako Plan Orokorrari, beharrak eskatuta, puntualki aldaketak egin behar zaizkio. 2012an Plan Orokorraren lehen aldaketa egin zen, eta orain bigarrena egitea planteatzen da.

 

 

Ikusi hemen herritarren aurrean Udaleko Hirigintzako buruak Plan Orokorraren aldaketari buruz emandako azalpenak.