ERREKA GARBIKETA AUZOLANEAN

URRIAK 16 , zapatua: ERREKA GARBIKETA AUZOLANEAN

Bergararrok bederatzigarren urtez jarraian Epeletik- Osintxurainoko erreka tartea garbituko dugu.

Izen ematea: urriaren 14a baino lehen

►Agorrosineko harreran edo telefonoz.

►E-mailez ere egin daiteke: errekagarbitzeko@gmail.com

edo HEMEN IZENA EMAN

Erreka hainbat zatitan banatuko da eta talde bakoitzak zati bat garbitzeko ardura izango du. Talde bakoitzeko arduradun bat egongo da.

Izena ematen duten 14 urtetik gorako partehartzaileek asegurua izango dute. 14 urtetik beherakoek ere parte har dezakete gurasoen (edo helduen) erantzukizunpean.

Gomendioak

Arropa zaharra jantzi. Oinetako egokienak mendiko bota zaharrak edo zapatila zaharrak dira, orkatilak ondo lotuta izan eta bihurrituak saihesteko. Garbiketarako materiala Udalak jarriko du baina animatu eta ekarri etxean dituzuen eskularru, guraizeak…

Elkartzeko guneak

Elkartzeko hiru gune aurreikusten dira. San Antoniotik Epelera bitarteko tartea garbitu behar dutenak Labegaraietako kiroldegian (bizikletak ekarri tramoetara joateko) elkartuko dira. Erdigunea, Poligonoa eta Mekolalderainokoak (bizikletak ekarri), Seminarioko patioan. Osintxu ingurukuak, Osintxun bertan.

Ordua, goizeko 9:30etan.

Animatu eta bizikletaz hurbildu!

Informazio gehiago www.bergara.eus webgunean.

Egoerak hala eskatuta, segurtasun neurri guztiak beteko dira.

BERGARAKO ERREKA GARBIKETA BATZORDEA