Hidrogeno berdea. Klima aldaketaren konponbidea?
Gaur egungo sistema energetikoa erregai fosilen erabileran oinarritzen da. Petroliotik eta gas naturaletik gure etxeak berotzeko eta elektrizitatea sortzeko metanoa lortzen da; baita gasolina eta diesela gure autoak mugitzeko, eta kerosenoa hegazkinak eta ontziak mugitzeko ere. Baina erregai-fosilen erabilerak bi arazo nagusi ditu: erosteko beste herrialdeen menpe gaudela (haiek nahi duten preziora) eta erabiltzerakoan CO2-a isurtzen dutela (honek klima-aldaketa areagotzen du). Horregatik, energiari dagokionez independente eta ingurumenari dagokionez jasangarriak izateko aukera ematen diguten ordezko energia-iturriak bilatzen ari dira, hala nola, energia-berriztagarriak eta hidrogenoa.

Erakusketa honetan hidrogeno berdearekin erlazionatutako galdera askori erantzuna eman nahi diogu: zer da? Nola ekoizten da? Jasangarria da? Interesgarri izatea eta gero eta hurbilago dagoen etorkizuneko mundua ulertzen laguntzea espero dugu.
Informazioa; ordutegiak …. www.laboratorium.eus

Non: 
Laboratorium museoa
Noiztik noiz arte: 
Abenduak 1, Asteazkena -tik Otsailak 15, Asteartea -ra