KIROL KANPUSA

 

IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN (MAIATZAREN 8RA ARTE)

 

Ekainaren 27tik uztailaren 15era (3 aste aukeratuz gero).

edo

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra (3 aste + 1 aste aukeratuz gero) 10:00-13:00.

 

PARTE HARTZAILEAK:

2009-2013 urte bitarteko haurrak.

Bergaran erroldatutako haurrek lehentasuna izango dute.

 

PREZIOA:

• 3 aste aukeratuta: 83€

• 3 aste + 1 aste aukeratuta: 105€

 

ORDAINKETA:

Behin plazak esleitutakoan egin beharko da ordainketa eta orduan jasoko dute familiek jardueraren inguruko beharrezko informazioa.

 

IZENA EMANDAKOEN ZERRENDAK:

• BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK: Maiatzak 10

• ZOZKETA EGUNA (IKASLEEN GEHIENGO KOPURA GAINDITUZ GERO): Maiatzak 13

• BEHIN BETIKO ZERRENDAK: Maiatzak 13

 

IZEN-EMATEA:

Apirilaren 25tik maiatzaren 8ra

• INTERNETEZ www.bergara.eus edo www.bergarakirola.eus webgunean, UDALEKUAK atalean

• AGORROSINGO EKINTZA GUNEAN

Astelehenetik ostiralera 6:30-20:00

Larunbat eta igandeetan: 9:00-13:30-16:00-19:00

Aurrera aterako ditugun taldeen berri izatea izena eman duenaren ardura izango da. Informazio hori Agorrosin Ekintza Guneko iragarki taulan eta www.bergarakirola.eus webgunean eskura egongo denez, ez da inongo jakinarazpenik egingo.

Aisialdia aprobetxatuz, bizitza aktiboa eta osasuntsua sustatzea dugu helburu. Opor garaian daukaten denbora librean, jarduera fisikoa eta kirol ezberdinez gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

 

ANTOLAKETA:

Udako oporretan, kanpoko kirol ekintzetan oinarritutako kanpusa. Hasiera batean, Agorrosin gunean zentratuko da nagusiki, baina eguraldiaren arabera, beste udal kirol guneetan ere egingo ditugu ekintzak.

Bi aukera egongo dira: 3 astetako ikastaroa egin ahalko da edo 4 astetakoa. Laugarren aste horretan taldeen eraketa berria egingo da.

 

EDUKIAK:

Tenisa, beisbola, hockeya, badmintona, boleibola, natur jarduerak, ur jolasak… taldearen kirol eskaerekin malguak izango gara.

COVID NEURRIAK: Covid-19ari aurre egiteko, une horretan indarrean dauden arauak kontuan hartuko dira.