Udalak bergararrek klima-aldaketaren aurrean duten jarrera ezagutzeko galdetegia prestatu du

2030 urtera begirako Klima eta Energiari buruzko Tokiko Plana diseinatzeko asmoz, Bergarako Udalak “Bergara 2030 bizi energia” izeneko prozesua abiarazi zuen martxoan. Lehenik eta behin, prozesuaren jarraipenaz eta zuzendaritzaz arduratzen ari den lantaldea osatu zen eta une honetan herriko egoeraren inguruko diagnostikoa idazteko fasean murgilduta dago Udala (energia jasangarritasunaren inguruko eta klima-aldaketa arintzeari eta egokitzapenari buruzko azterlana). Prozesu osoan zehar herritarren ikuspuntua eta iritziak jasoko direnez, diagnostikoan ere bergararrek ekarpenak egiteko aukera dute eta udalak hainbat baliabide aurreikusi ditu (klimaren aldeko mahai eragilea aurkeztu zen apirilaren 28an, herritarren sektore ezberdinekin gaikako gogoeta-saioak antolatuko dira, eta abar). Baliabide horien artean herritarrei zuzendutako online inkestak daude:

  • Inkesten galdetegia hemen aurki daiteke: Inkesta
  • Osatzeko epea: 2022ko  uztailaren 15era arte.

Inkestak betetzeko epea amaitutakoan Udalak erantzunak aztertu eta horien trataera egin ondoren, diagnostikoan herritarren ikuspuntua barneratuko du. Diagnostikoa fasearen ostean, Bergarako Udalak Klima eta Energiari buruzko Tokiko Plana prestatzeko parte-hartze saioak antolatuko ditu.

Prozesuaren informazio guztia ondorengo weborrian jasotzen da: Inkesta