Geroa bermatuz jardunaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea Sailak eta Debagoieneko Mankomunitateak antolatzen dituzte. 2023. urteko jardunaldietan bi gai landuko dira: autonomoen jubilazioa eta negozio txikien transmisioa. Bergaran Irizar jauregian egingo dira saioak, otsailaren 8an eta 15ean.

Hartzaileak dira: negozio txikien jabeak, gehienez ere 5 urteko epean (erretiroagatik edo beste arrazoi batzuengatik) jarduera uzteko asmoa dutenak. Eta negozio txikien jabeak, negozioaren transmisioa arrakastaz egiteko jarraitu beharreko urratsak ezagutu nahi dituztenak.

Jardunaldi horietara bertaratzen diren pertsonek beren negozioaren transmisioari buruzko doako aholkularitza indibidualizatua eta pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute.

Aholkularitza horren informazio zehatza ‘Negozio txikien transmisioa’-ri buruzko jardunaldian emango da.

Plaza mugatuak daude, eta tailerrak doakoak badira ere, izen-ematea beharrezkoa da. Lotura honi jarraituz egin daiteke.

Hauek dira saioetako hitzorduak:

  • AUTONOMOEN JUBILAZIOA (gaztelaniaz). Otsailaren 8an, asteazkena, 14:00etatik 16:30era. Irizar jauregian.
  • NEGOZIO TXIKIEN TRANSMISIOA (gaztelaniaz). Otsailaren 15ean, asteazkena, 14:00etatik 16:30era. Irizar jauregian.