Otsailaren 20an (asteartea) arratsaldeko 7etan udaletxeko pleno aretoan izango da Bergarako KORRIKA batzordearen hurrengo bilera eta interesa duten herritar guztiak gonbidatzen dira bertara.

Bestalde, martxoaren 20an pasatuko da KORRIKA Bergaratik eta norbaitek kilometroa erosi nahi badu, Debagoieneko koordinatzailearekin harremanetan jarri behar da: korrikadebagoiena@gmail.com edo 688746635

Bestalde, otsailean hasita, zenbait kultur ekitaldi antolatuko dira batzordetik eta aste honetan saskigintza tailerra izango da.