Iraupena: 
22 min
Generoa: 
Dokumentala
Adina: 
Guztiontzat
Eguna eta ordua: 
Martxoak 19, Asteartea, 18:00etan

Marina Perosanz, Natalia Berridi eta Yurena Carrero, Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazio ikasleek, muga honek suposatzen dituen eskubide urraketen erretratu bikaina egin dute, azken bi urteetan 9 pertsonaren heriotza ekarri duena, gizarte bezala beste aldera ez begiratzeko dugun premia larria azpimarratuz. Lan dokumentala Ndank Ndank elkartearekin elkarlanean egin da eta Amets Arzallusen bertsoen bidez kontatzen da.

Filmean Abdoulaye Sarrek parte-hartze berezia dauka. Abdoulaye Gipuzkoako SOS Arrazakeriako teknikaria da, erreferente heldurik gabeko gazte migratzaileei arreta emateko lanean eta gertutik ezagutzen ditu mugaren inguruko bizipenak.

Honako hauek ere parte hartzen dute: Peio Aierbe – Gipuzkoako SOS Arrazakeriako koordinatzailea Anaitze Agirre – Kazetaritzako irakaslea UPV/EHUn, migrazio-ikertzailea Eva Aranguren – Irungo Harrera Sareko kide den psikologoa Iker Barbero – Zuzenbideko eta Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea UPV/EHUn Lutxi Bortayrou – Diakité Elkarteko zuzendaria Amaia Fontang – Etorkinekin Federazioko kidea Gari Garaialde – Fotokazetaria Aintzane Lasarte – Bidasoa Etorkinekin elkarteko kidea Koldo Nausia Montenegro – Antxeta Irratia

Hizkuntza: