Eguna eta ordua: 
Ekainak 16, Igandea, 10:00etan
Non: 
Usondo, Errekalde,Agirretxeberri, San Martzial

Goizeko 10etan Usondoko parketik hasita, ibilaldi gidatua. Usondoko eta Errekaldeko parkeak gertuagotik ezagutuko ditugu lehenik eta behin. Ondoren Agirretxeberrira joango gara, azken hiru urteotan garatu dugun proiektua bertatik bertara ezagutzeko.

Jarraian San Martzialerako bidea hartuko dugu, aurtengo neguan Sanmartzialaldeko lursailean egindako eskuhartzeak ikusteko.

Ibilbidean zehar taldeko kideek azalpenak emango dizkigute, 2021. urtean Kukubaso sortu zenetik egindako lanen eta ibilbidearen inguruan.

Amaitzeko, eta eguraldia lagun, San Martzialen bertan bazkariaz gozatu ahal izango dugu (euria balitz, San Martin Agirre Herri Eskolako karpan).

Bertan sukaldatutako paella goxo-goxoa, kafea eta postrea 10€gatik nagusiek eta 5€gatik haurrek. Izena ematea ezinbestekoa da eta zein paella nahiago duzuen (barazkiduna edo haragizkoa) esan behar diguzue. Karteleko QRa edo honako esteka erabili dezakezue izen-ematerako: https://labur.eus/BasoBizienEguna2024 Inork antolakuntza lanetan lagundu nahiko balu, jarri gurekin harremanetan.

Antolatzailea: Kukubaso elkartea

Laguntzailea: Bergarako Udala