Eguna eta ordua: 
Abenduak 14, Igandea, 10:00etan
Non: 
Gorlako kantinako aparkalekua

, ITXUMENDI inguruko herri-lurretan izango da (2023. urtean ERROZIÑATEGIko lursailean egindako landaketatik oso gertu), BERGARAKO UDALArekin elkarlanean.
Beti bezela, espezie ezberdinetako zuhaitzak landatuko ditugu: gaztainondoak, haritzak, urkiak, sagarminak, gorostiak, zumarrak, elorri zuriak eta beltzak, haltzak, astigarrak...
Kabi-kutxak eta saguzarrentzako kutxak ere jarriko ditugu inguruan, hegazti eta saguzarrei babesa eskaini eta biodibertsitatea sustatzen laguntzeko.
Eta amaitzeko, nola ez, HAMARRETAKO goxo-goxoaz gozatzeko aukera izango dugu, GORLAKO KANTINAn.
Lursaila adin guztietarako da egokia beraz etxeko txikiekin etortzera animatzen zaituztegu.
Bazkide ez diren inguruko lagun, senide eta lankideak ere animatu. Eguraldia lagun, goiz ederra pasako dugu eta gure proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera bikaina izango da eta.
AURREZ IZENA EMAN BEHAR DA.