webmaster-k Og, 2026-02-19 10:45-n bidalia
Bergarako Udalak, herriko kirol talde guztiekin elkarlanean, kirol‑jardueretan errespetua, bizikidetza eta jokaera egokia sustatzeko bi gida berri aurkeztu ditu: Ikusle Onaren Dekalogoa eta Kirolari Onaren Dekalogoa. Bi gida hauek herriko kirol instalazioetan erabiliko dira hemendik aurrera, eta helburua da kantxan zein harmailetan giro osasuntsua eta hezitzailea sustatzea.
Ikusle Onaren Dekalogoa
Ikusleei zuzendutako dokumentuak errespetuzko jarreraren alde egiten du, besteak beste honako alderdiak nabarmenduz:
- Jokalari eta talde guztiak errespetatzea.
- Epaileen lana eta erabakiak onartzea.
- Instalazioak zaintzea eta garbi mantentzea.
- Aurkaria ez gutxiestea eta ospakizunak neurrian egitea.
- Gazte eta haurrentzat jokabide eredugarria izatea.
- Ekintza onak txalotzea, baita aurkarienak ere.
- Kritikak saihestu eta entrenatzaileen lana baloratzea.
- Jokabide desegokiak gaitzestea eta kiroltasuna sustatzea.
Kirolari Onaren Dekalogoa
Kirolarientzako dekalogoak kirolaren dimentsio hezitzailea azpimarratzen du eta balio hauek jasotzen ditu:
- Kirola ikasteko eta hazteko bide gisa ulertzea.
- Esfortzua eta prozesua balioestea.
- Joko garbia eta arauak betetzea.
- Taldekideak, aurkariak eta epaileak beharrezkoak direla aitortzea.
- Probokazioak eta ospakizun gehiegizkoak saihestea.
- Lankidetza eta adiskidetasuna sustatzea.
- Irabazten eta galtzen jakitea, umiltasun eta kiroltasunez.
- Araudia betetzea, tranparik egin gabe.
- Taldea animatzea, beti errespetuz.

