Honako deialdi honen xedea da lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez INFORMATIKAKO LAGUNTZAILE bat aldi baterako izendatzea, programa baten bitartez.
Lanpostua sailkapeneko C sailkapen-mailan C1 azpitaldekoa da.
Lanpostuaren eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatu dira.
Deialdi honetako lanpostuari honako ordainsari hauek dagozkie:
Destino osagarria 18. mailari dagokiona eta berariazko osagarria 15.195,60 euro.
Derrigorrezko C1C1 (3) hizkuntza-eskakizuna du eta derrigorrezkotasun-data beteta duelarik.
Lanpostuaren dedikazioari dagokionez lan-jardun osoa du eta urteko lanaldia udalak urtean-urtean finkatzen duena izango da, betiere lanpostuaren izaera eta premia espezifikoak aintzat harturik. Egun edo egiteko batzuetarako goiz eta arratsaldeko jarduna ere izan dezake.
Espediente zenbakia:
2026LAAU0006
Deialdiaren xedea:
Lanpoltsa:
ez
Deialdiaren egoera:
