Espediente zenbakia: 
2026LAAU0004
Deialdiaren xedea: 

Honako deialdi honen xedea da, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez, hutsik dauden MENDI ETA LORATEGIETAKO OFIZIAL BAT ETA 2 LOREZAIN OFIZIAL LANPOSTU betetzea.
Lanpostuek sailkapeneko C sailkapen-mailan C2 azpitaldekoa dira.
Lanpostuen eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatzen direnak dira.
Deialdi honetako lanpostuei honako ordainsariak dagozkie:
Destino osagarria 17 mailari dagokiona eta berariazko osagarria 18.813,60 €
Derrigorrezko B2B2 (2) hizkuntza-eskakizuna dute eta derrigorrezkotasun-data beteta duelarik
Lan-kontratua lan-jardun osokoa izango da. Lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; adibide gisara, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta horrelako jaietan antolatzen den egitarauak eskatzen duen langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du, guztiak bere egutegian aurreikusitako direlarik.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Oinarriak: 
Oharrak: 

Izen emateak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da epea.

Deialdiaren egoera: