Presazkoa den deialdi honen xedea da, LANBIDEn izena emanda dauden eta interesa izan dezaketenen artean, UDAL ERAIKINEN GARBIKETA EGITEKO PREMIEI ERANTZUTEKO ALDI BATERAKO LANGILEAK KONTRATATZEKO ERAIKINEN GARBITZAILEEN LAN-POLTSA OSAGARRIA OSATZEA, lehiaketa-oposizioaren bidez. Lan poltsa hau gaur egun dagoenaren osagarria izango da.
Lanpostuak sailkapeneko E sailkapen-mailakoak dira eta bakoitzari dagokion ordainsariak izango dira lanpostuaren kokapenaren arabera dagokiona
Halaber, 1. hizkuntz eskakizuna dagokie ez derrigorrezkoa.
Lan-poltsaren iraunaldia urtebete batekoa izango da, osatzen denetik.
Aurreikusten den lan-poltsaren iraupena luzatu ahal izango da betiere lanpostuak betetzeko deialdietatik lan-poltsa espezifikoak osatzen ez badira aurretik.
Horrela izango balitz, hasierako urtebetea pasatu ondoren azken hauek lehentasuna izango dute dagokien kontratazio-premietarako.
Halaber, udal honetan kategoria berdineko lanpostuetan aldi baterako beste premia batzuetarako ere udalaren erabilerarako izango den lan-poltsa izaera izan dezake, udalak horrela onartuko balu.
Espediente zenbakia:
2026LAAU0008
Deialdiaren xedea:
Lanpoltsa:
bai
Deialdiaren egoera:
