Espediente zenbakia: 
2026LAAU0009
Deialdiaren xedea: 

Presazkoa den deialdi honen xedea da, LANBIDEn izena emanda dauden eta interesa izan dezaketenen artean, aldi baterako KALE-GARBIKETA ZERBITZUKO ARDURADUNA kontratatzea lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez eta lan-poltsa osatzea.
Udaleko Obra eta Zerbitzuak Departamentuan kokatuko den eta C1 taldean sailkatua dagoen KALE-GARBIKETA ZERBITZUKO ARDURADUNA aldi baterako kontratatzeko deialdia da.
Derrigorrezko C1-C1 hizkuntza-eskakizuna dagokio, derrigorrezkotasun-data beteta duelarik.

Deialdi honetako lanpostuari honako ordainsariak dagozkio:
Destino osagarria 21 mailari dagokiona eta berariazko osagarria 16.642,80 euro.
Deialdi honetako lanpostuaren eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatu dira.
Lanegunak, astelehenetik larunbatera eta jaiegunetan, udalak urtean-urtean finkatzen dituenak izango dira, betiere lanpostuaren izaera eta premia espezifikoak aintzat harturik.
Onartutako ordutegian eta egutegian zerbitzuaren egitekoek eskatzen duten aldaketak ekarri dezakete, horretarako dedikazioa duelarik.
Aurreikusten den kontratuaren iraupena gutxienez 12 hilabetekoa izango da, lanpostua behin betirako bete bitartean (dagokion lan-eskaintza eta deialdi irekiaren bidez) luzatzea ere aurreikusten delarik.
Halaber, udal honetan aldi baterako beste premia batzuetarako ere udalaren erabilerarako izango den lan-poltsa izaera izan dezake, udalak horrela onartuko balu.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2026-04-08
Oharrak: 

Izen emateak Bergarako web orrian eta LANBIDEko web orrian egin behar dira: https://web.lanbide.eus/apps/OF_DETALLE_OFERTA_TRABAJO?LG=E&ML=OFEMEN1&M...

Deialdiaren egoera: