Presazkoa den deialdi honen xedea da, LANBIDEn izena emanda dauden eta interesa izan dezaketenen artean, aldi baterako KULTURA DEPARTAMENTURAKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEAK kontratatzea lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez eta lan-poltsa osatzea.
Udaleko Kultura Departamentuan kokatuko diren eta A2 taldean sailkatua dauden Kultura Departamenturako teknikarI laguntzaileak aldi baterako kontratatzeko deialdia da.
Derrigorrezko C2-C2 hizkuntza-eskakizuna dagokie, derrigorrezkotasun-data beteta duelarik.
Deialdi honetako lanpostuei honako ordainsariak dagozkie (balorazioa egin aurretik eta haren kontura izanik):
Destino osagarria 22 mailari dagokiona eta berariazko osagarria 18.090,00 euro.
Deialdi honetako lanpostuen eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatu dira.
Lanegunak eta ordutegia Udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, Kultura Zerbitzuko premiei eta programari erantzuteko asteburu eta jaiegunetan lan egin beharra izango duelarik, zerbitzuak eskatzen duen malgutasunarekin eta ordutegi irregular izaerarekin erantzun beharko diolarik.
Aurreikusten den kontratuaren iraupena gutxienez 2027ko azaroaren 29ra artekoa da, udalak lanpostua sortzea eta behin betirako bete bitartean (dagokion lan-eskaintza eta deialdi irekiaren bidez) luzatzea ere aurreikusten delarik.
Halaber, udal honetan kategoria berdineko edo gaitasun bereko lanpostuetan aldi baterako beste premia batzuetarako ere udalaren erabilerarako izango den lan-poltsa izaera izan dezake, udalak horrela onartuko balu.
