Debagoieneko Mankomunitateak, Garapen Ekonomikorako Agentziaren bidez, ekintzaileentzat zuzendutako prestakuntza tailerrak antolatu ditu 2026ko apirilaren 20tik 24ra, Arrasaten. Jarduerok Debagoienean jarduera ekonomiko bat abian jartzeko asmoa duten pertsonei zuzenduta daude.

Tailerren helburua da ekintzaileei beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak eta tresnak eskaintzea, ideia baten azterketatik hasi eta negozioaren kudeaketa, martxan jartzea, komunikazioa eta fakturazioa lantzeraino.

Egitaraua honakoa izango da, goizeko 9:30etik 13:30era bitartean (ostiralean 12:30era arte):
• Apirilak 20, astelehena: Ideia aztertzea eta dirulaguntzak. CANVAS metodologia erabiliz ideiaren azterketa egingo da, eta Debagoienean ekiteko dauden laguntzak eta baliabideak azalduko dira.
• Apirilak 21, asteartea: Oinarrizko kudeaketa. Prezioen eta kostuen kalkulua, gutxieneko fakturazioa eta oinarrizko kontzeptuak landuko dira.
• Apirilak 22, asteazkena: Abian jartzea. Izapide administratiboak, forma juridikoak, lokala, Gizarte Segurantza eta Foru Ogasunarekin lotutako gaiak jorratuko dira.
• Apirilak 23, osteguna: Komunikazioa. Komunikazio eraginkorra lortzeko oinarrizko kontzeptuak eskainiko dira.
• Apirilak 24, ostirala: Fakturabai tailer praktikoa. Saio praktikoa izango da, eta parte hartzaileek ordenagailua ekarri beharko dute.

Tailerrak Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzan egingo dira (Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate). Partehartzaileek tailer batean edo gehiagotan izena emateko aukera izango dute, baina aldez aurretik izen ematea beharrezkoa da.

Informazio gehiago eta izen-ematea: rgarcia@debagoiena.eus / 943 79 30 90