Bergarako Udalak konpromiso irmoa du informazioaren segurtasunarekin eta herritarren datuen babesarekin. Horregatik, Segurtasun Eskema Nazionalak ezarritako printzipio eta betekizunak betez, etengabeko hobekuntza-prozesuan dihardu (311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena).
Helburu horrekin, Udalak neurri teknikoak zein antolakuntzazkoak ezartzen ari da, informazio-sistemen konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko. Neurri horiek arriskuak prebenitzea, gorabeherak kudeatzea eta zerbitzu publikoen fidagarritasuna sendotzea dute xede. Testuinguru honetan, segurtasun neurrien gidalerro izango den Informazioaren Segurtasun Politika onartu du Udalak.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| 388.25 KB |
