webmaster-k Al, 2026-05-11 09:26-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazi duenez, San Martin Plazan egiten ari diren obrak direla eta, bertan jarri ohi den garbigune ibiltaria aurrerantzean Katabiako plazan kokatuko da (Oxirondoko Azokaren ondoko plazan).
Kokapen aldaketa izan arren, eguna eta ordutegia bere horretan mantenduko dira:
• Asteartetan
• 10:00etatik 21:00etara
Bestalde, honako aldaketak gogorarazi nahi dira Pentekoste jaiak direla eta:
• Bergarako Pentekoste jaiak maiatzaren 22tik 26ra ospatuko dira.
• Horren ondorioz, garbigune ibiltaria maiatzaren 29an jarriko da.
• TZ guneko traste zaharren bilketa, berriz, maiatzaren 27an egingo da.
Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen ditu.

