Honako deialdi honen xedea da, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez, hutsik dagoen AGORROSINGO BULEGOKO LAGUNTZAILE-ATEZAINAREN LANPOSTUA betetzea.
Lanpostua sailkapeneko C sailkapen-mailan C2 azpitaldekoa da.
Lanpostuaren eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatu dira.
Deialdi honetako lanpostuari honako ordainsariak dagozkio:
Destino osagarria 16 mailari dagokiona eta berariazko osagarria 16.642,80 euro.
Derrigorrezko C1C1 (3) hizkuntza-eskakizuna du eta derrigorrezkotasun-data beteta du.
Lanpostuaren dedikazioari dagokionez udalak urtean-urtean finkatzen duena izango da.
Lana lanaldi zatituan edo goizeko edo arratsaldeko txandetan egiten da, normalean jaiegunak eta asteburuak barne, betiere lanpostuaren izaera eta premia espezifikoak aintzat harturik. Halaber, aurrez zehaztutako ordutegian edo noizbehinka ordutegi aldakorrean egiten da lana, eta aldez aurretik zehaztutako egutegian edo noizbehinka aldagarria den egutegian oinarrituta, disponibilitatearekin atezaintzako premiei begira (urteko jarduna kontuan izanda soberan dituzten orduekin).
Hautaketa-prozesua gainditu bai baina lanpostua lortzen ez duten izangaiek lan-poltsa bat osatuko dute, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Lan-poltsa hori erabili ahal izango da lanpostu berdinetan edo antzekoetan enplegatu ez-finkoen beharrak betetzeko.
Oposizioaldiaren fasea bukatu aurretik, udalak erabaki ahal izango du deialdi honetaz baliatuz AGORROSINGO BULEGOKO LAGUNTZAILE-ATEZAIN bigarren edo hirugarren lanpostu bat ere betetzea, aurrez hutsik aitortuz eta lan eskaintza publikoa onartuz eta argitaratuz.
Espediente zenbakia:
2026LAAU0011
Deialdiaren xedea:
Lanpoltsa:
bai
Deialdiaren egoera:
