Gogoratuko duzuen bezala, igaro den abuztuan Bergarako Udalak Bergara hobetzeko ideiak eta proiektuak detektatzeko leihaketa jarri zuen abian: Bergarako Ideia Zaparrada. Guztira 15 proiektu eta 6 ideia jaso ziren.

Herritarrek abenduaren 10etik aurrera bozkatu ahalko dute

Lehen fase batean epaimahai tekniko batek baloratu ditu proposamenak. Epaimahai honek hartutako erabakiak %50eko balioa izango du. Abenduaren 10etik 17ra bitartean herritarrek iritziak jasotzeko tartea izango da. Honek %50eko balioa izango du baita.

Herritarrek bozkatzeko bi bide egongo dira:

  • "Online": Era azkar eta errazean, weborri honen bitartez aurkeztutako proposamenen bideoak eta laburpenak ikusi ahalko dituzue eta ondoren formulario erraz baten bitartez bozkatu.
  • Udaletxean: Abenduaren 10etik 17ra Udaletxeko Pleno Aretoan erakusketa egingo da. Han paperezko galdetegia beteta bozkatu ahalko dira faboritoak.

Pertsonako boto bakarra onartuko da.

Bozka ematen dutenen artean zozketatuko dira:

  1. Bergarako dendetan erosteko 150 € bonoa
  2. Bergarako jatetxe batean gastatzeko 100 € bonoa
  3. Agorrosinerako urtebeteko abonua (igerilekua + gimnasioa + sauna).

Irabazleak herritarrek bozkatzeko epea bukatutakoan ezagutuko ditugu.

Sari banaketa ekitaldia

Sarien emate ekitaldia abenduaren 23an egingo da Udaletxeko Pleno aretoan arratsaldeko 19:00etan.

Bertan ezagutuko ditugu parte-hartzaile zein "bozkatzaile" irabazleak.

Bergara hobetzeko Ideia Zaparrada
Arloa: