Bergarako Udalak jakinarazi nahi du Agorrosingo kanpoko igeritokiak ekainaren 12an, ostirala, irekiko direla, eta irailaren 6ra arte egongo direla zabalik.

Denboraldi osoan zehar, igeritokiek egunero 10:00etatik 20:30era bitarteko ordutegia izango dute. Igeritokia 20:00etarako hustuko da, eta 20:30ean berdegunea itxiko da.

Sarreren prezioari dagokionez, honako hauek ezarri dira:

  • 3 eta 17 urte bitartekoentzat:
    • Egun osoko sarrera: 4,4 €
    • Egun erdikoa: 3,1 €
  • Helduentzat:
  • Egun osoko sarrera: 8 €
  • Egun erdikoa: 5,65 €

Halaber, hileko abonuen prezioak 6,82 eurotik 27,27 eurora bitartekoak izango dira, aukeratutako modalitatearen arabera.

Informazio gehiago eskuratzeko, herritarrek honako bideak erabil ditzakete: