Bergarako Udalak jakinarazi du 2026ko Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergari (OHZ) dagokion ordainketa egiteko borondatezko epea zabalik dagoela. Zergadunek 2026ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitartean egin ahal izango dute ordainketa.

Helbideratutako ordain-agiriak 2026ko ekainaren 30ean kobratuko dira automatikoki, zergadunak agindutako kontu korrontean, baimendutako finantza-erakundeen bidez.

Helbideratuta ez dauden ordain-agiriak, aldiz, zergadunek adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira. Kasu horietan, ordainketa modu hauetan egin ahal izango da:

B@Z – Arreta Zerbitzua (Udaletxea):
Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, eta ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara.
Ordainketa egiteko aukera: kreditu- edo zordunketa-txartela, diru-legezkoa edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna.

Udaletxeko bulego elektronikoko kutxazainak:
Astelehenetik igandera, 06:00etatik 22:00etara.

Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea (online):
Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan, “Nire Ordainketa on-line” atalean (www.bergara.eus).
Ordainketa aukerak: kontu-kargua, kreditu- edo zordunketa-txartela edo Bizum.

Udalak gogorarazi du borondatezko epea igarotakoan, ordaindu gabeko ordainagiriek premiamenduzko prozedura hasiko dutela. Ondorioz, hasierako zenbatekoari errekarguak, berandutza-interesak eta, hala badagokio, kostuak gehituko zaizkio.

Informazio gehiago: www.bergara.eus edo Udaleko B@Z bulegoan.