Espediente zenbakia: 
2026LAAU0014
Deialdiaren xedea: 

Honako deialdi honen xedea da, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez, hutsik dagoen LURPERATZAILE LANPOSTUA betetzea.
Lanpostua sailkapeneko C sailkapen-mailan C2 azpitaldekoa da.
Lanpostuaren eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatu dira.
Deialdi honetako lanpostuari honako ordainsariak dagozkio:
Destino osagarria 17. mailari dagokiona eta berariazko osagarria 19.537,20 euro.
Derrigorrezko B2B2 (2) hizkuntza-eskakizuna du eta derrigorrezkotasun-data beteta du.
Lan-kontratua lan-jardun osokoa da. Lanegunak eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak; ordutegia zerbitzuaren premietara moldatuko da eta goiz eta arratsaldez eta astelehenetik larunbatera egin beharko du, herriko kanposantuetan (auzoetakoetan ere) sortu daitezkeen lurperatze eta hilobiratze premiei erantzuteko.
Halaber Azaroaren 1ean eta udaletik adierazitako jaiegunetan hilerrian zerbitzua emango du, guztiak bere egutegian aurreikusitako direlarik.
Hautaketa-prozesua gainditu bai baina lanposturako kontratu finkoa lortzen ez duten izangaiek lan-poltsak osatuko dituzte, lurperatzaile lanpostua aldi baterako betetzeko egon daitezkeen kontratazio premiei erantzungo dietenak, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta egongo direnak.
Halaber, lanpostuaren kategoria kontuan izanda, Udaleko Obra eta Zerbitzuetako lanpostuak aldi baterako betetzeko indarrean dauden lan-poltsa espezifikoen osagarri gisa erabiltzeko lan-poltsa ere osatuko da. Kasu hauetan, kontratu horien frogaldian ezagutza eta gaitasuna neurtzeko frogak egin ahalko dira eta, balorazioaren txostenean gainditu ez duela informatuko balu unean uneko arduradunak, lanpostu zehatz horietarako premiei begirako lan-poltsatik kanpo aitortuko zaio.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
GAOn noiz argitaratua: 
2026-06-15
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2026-07-13
Deialdiaren egoera: