webmaster-k Og, 2026-06-25 08:57-n bidalia
Bergarako helduen Danborrada irailaren 15ean ospatuko da, asteartean, gaueko 22:30ean, Udal biltegitik abiatuta. Parte hartu nahi duten taldeek uztailaren 15a baino lehen eman beharko dute izena.
Izen-emateko baldintzak:
· Taldearen izena, kide kopurua, danborra ala barrika joko duten eta zuzendariaren kontaktua (izen-abizenak eta telefonoa) udaletxera jakinarazi behar dira.
· Talde berriek izena emateko mezua bidali behar dute helbide honetara: gazteria@bergara.eus.
· Aurreko urteetan parte hartu dutenek WhatsApp taldeko galdetegia bete beharko dute.
Entseguak:
· Irailaren 1ean: Zuzendarien entsegu orokorra (egun horretan ez da haurren ensaiorik egongo)
· Irailak 2: Danbor joleen entsegua.
· Irailak 3: Barrika joleen entsegua.
· Irailak 7, 8, 9 eta 10: Entsegu bateratuak.
Entsegu guztiak 20:00etan izango dira Seminarioko karpan.
Taldearen osaera:
· Talde bakoitzak 20 eta 30 lagun artean izan beharko ditu (zuzendaria eta bandera eramaleak aparte).
· Parte hartzaileek gutxienez 18 urte izan beharko dituzte edo urte horretan beteko dituzte.
· Talde bakoitzak gehienez bi bandera eraman ahal izango ditu, eta bandera eramaleak taldeak berak lortu beharko ditu (gomendagarria: emakume bat eta gizon bat).
Beste baldintza batzuk:
· Zuzendariek haurren entseguetan laguntzeko konpromisoa hartzen dute.
· Talde guztiek ordezkari bana izendatu beharko dute antolaketa lan taldeetan parte hartzeko (ensaioetan materiala banatu eta jaso, danborrada egunean materiala prestatu, etab…).
- Talde berriek ezingo dute erabaki ze instrumentu jo, dagoen materialaren arabera jo beharko dute.
Izena emateko galdetegia: https://forms.gle/JRhzaJhvpLD7Rdsw6

