Espediente zenbakia: 
2026LAAU0015
Deialdiaren xedea: 

Honako deialdi honen xedea da jabetzan betetzea, lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez, Udaleko Antolakuntza eta Digitalizazioko arduradunaren postua, Administrazio Bereziaren eskalakoa, Teknikarien azpieskalakoa eta Goi Mailako Teknikarien klasekoa eta A1 taldean sailkatua, Bergarako Udaleko pertsonal funtzionarioaren taulan bete gabe dagoena.
Lanpostua Udaleko Antolakuntza eta Informatika Departamentuan sartuko da eta izango dituen eginkizun eta ardura nagusiak 2. oinarrian zerrendatzen dira.
Deialdi honetako lanpostuari honako ordainsariak dagozkio:
Destino osagarria 25. mailari dagokiona eta berariazko osagarria 19.537,20 euro.
Derrigorrezko C2C2 (4) hizkuntza-eskakizuna du eta derrigorrezkotasun-data beteta du.
Lanpostuaren dedikazioari dagokionez, udalak urtean-urtean finkatzen duena izango da.
Urteko lanaldia udalak urtean-urtean finkatzen duena izango da, betiere lanpostuaren izaera eta premia espezifikoak aintzat harturik.
Hautaketa-prozesua gainditu bai baina lanpostua lortzen ez duten izangaiek lan-poltsa bat osatuko dute, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Lan-poltsa hori erabili ahal izango da lanpostu berdinetan edo antzekoetan enplegatu ez-finkoen beharrak betetzeko.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Oinarriak: 
Deialdiaren egoera: