Berumuga zikloaren musika eskaintza osatzeko beste kontzertu mota batzuk antolatu dira udan Bergaran.
Usondo parkeko zikloa abian jarriko da larunbat honetan, ekainaren 27an, Txuma Murugarrenen kontzertuarekin, Hemen Beharko luke bere 13. Diska aurkeztuko du. Hurrengo hitzordua Moonshine wagon talde Gazteiztarra izango dugu. Hari laukoteak Heavy-bluegrass estiloko musika saioa eskainiko du, biolina, mandolina, banjoa, gitarra eta kontrabaxua.
Azkenik Bea Asurmendi artista aramaiotarra, jazz garaikidea eta folk fusionatu proposamen batekin dator.
Kontzertu guztiak gueko 22:00etan izango dira eta eguraldiaren babesa izango ez bagenu, SEminarixoa aretoan izango dira kontzertuak.
Musikarekin bukatzeko, abuztuan musika formatu klasikoagoaz disfrutatzeko aukera izango da, bi kontzerturekin.
Abuztuaren 8an, eguerdiko 12:00etan Espoloian, aire librean, Ad hoc Vakantieorkestra talde holandarrak. Gazteez osatutako orkestra bat da, batezbeteko 26 urteko musikariez osatuta. Oskestra honen bigarren bisita da bergaran, 2024an ere Bergaran kontzertua eman zuten. .
Hurrengo egunean, 9an, arratsaldeko 19:30etan Donostiako Musika hamabostaldiarekin batera, organo kontzertua antolatu da SanPedro Parrokian. Kontzertu honen berezitasuna, artistez gain, Olmar Elejaga herriko dantzari batek parte hartuko duela.
Udako programazioa borobiltzeko, kale ikuskizunak ere izango ditugu hainbat plazetan:
Uztailaren 2an, Trapu Zaharra taldearen Eutsi Ramon azken ikuskizuna. Esan, Trapu zaharra bergaran ikusteko azken aukera izango dela, 2026ko bukaerarekin euren ibilbideari ere itxiera emango diote.
19:00 Irala kalean.
Uztailaren 11an, Barsanti taldearen azken lana ikusteko aukera. Estreinatu berri. Kodizia late night. Gaueko Komedia dugu hau, izan ere gaueko 22:00etan hasiko da, argi eta taularatzea modu partikularrean landu delako late night showaren estilora. Munibe Plazan, euriarekin Seminarixoan.
Horrez gain, txistulari banda, musika banda eta aritzeta abesbatzaren kontzertuak izango dira.

