Zuzendaria: 
hainbat zuzendari
Iraupena: 
92 min
Generoa: 
Dokumentala
Adina: 
Guztiontzat
Eguna eta ordua: 
Urriak 6, Asteartea, 19:00etan
Prezioa: 
0.00 €

Mendi Film jaialdiaren joan zen abenduko edizioan sarituak izan ziren pelikula horietatik bi: Kirol eta Abentura Film Onena ‘Cantos y Flores’ eta EiTB Euskarazko Film Onena ‘Izarren zaunka’.

Nagore Eceiza zuzendari donostiarraren lana da ‘Izarren zaunka’, dokumentalgintzan bogan dagoen euskal sortzailea, Goya Sarietarako hautagaitzan egon zena ‘Zona WAO’ doku laburrarekin. Beste euskal zuzendari bat, Julen Elorza arrasatearra, da ‘Cantos y Flores’ egin duena; mendiko lasterketen nazioarteko egile erreferenteetako bat da. ‘Best Day Ever’, berriz, Ben Knight eta Berne Broudy zuzendari estatubatuarren lana da.

Bergaran programatutako pelikulen protagonistak mendiko atleta ospetsuak dira: Mikel Saez de Urabain eta Iker Uranga eskalatzaileak ‘Izarren Zaunka’ pelikulan; Karina Carsolio eta Hillary Gerardi mendi korrikalariak ‘Cantos y Flores’ pelikulan; eta Greg Durso eta Allie Bianchi txirrindulari egokituak ‘Best Day Ever’ pelikulan.

Pol-Pol mendi elkarteak eta Bergarako Udalak babesten dute Seminarixoan egingo den Mendi Tourra, Gipuzkoako Mendizale Federazioa eta zirkuituko babesle orokorra den EiTB-rekin batera. Zineuskadi eta Ternua dira laguntzaileak.

• Saioa 19:00etan hasiko da.
• Sarrera: doan.
• Jatorrizko bertsioetan eskainiko dira pelikulak (euskara eta ingelesa) Mendi Filmek sortutako azpitituluekin lagunduta.

MENDI TOUR 2026 BERGARA | Seminarixoa | Urriak 6 | 19.00h

CANTOS Y FLORES | EEBB | Julen Elorza | 27’
IZARREN ZAUNKA | EH | Nagore Eceiza Mujika | 18’
BEST DAY EVER | EEBB | Ben Knight eta Berne Borudy | 47’