Bergarako Udala-k Az, 2026-10-21 16:49-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu ondoko tributua(k) ordaintzeko epea, lekuak eta medioak honakoak direla:
Tributua(k): 58 TAXIAK, 65 UDAL ORTUAK, 59 KIOSKOAK, 58 TAXIAK
Epealdia: 2026
Ordaintzeko epea: 2026/10/15 – 2026/12/16
Ordaintzeko lekuak eta medioak:
-Helbideratutako ordainagiriak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2026/12/16an.
-Helbideratu gabeko ordainagiriak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
· Udaletxeko B@Z –Arreta Zerbitzua– bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etatik 15:00etara; eta ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko kreditu- nahiz zordunketa- txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da.
· Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
· Bergarako Udalaren Finantza Erakunde laguntzaileen bulegoetan, kutxazainetan eta banku elektronikoetan.
· Euskal Administrazioaren Ordainketa pasabidea dela medio, beti ere Bergarako Udalari atxikitako finantza erakunde laguntzaileen zerbitzu telematikoak erabilita: konturako kargua eginez, kreditu- edo zordunketa-txartela erabilita edota bizum bidez. Sarbidea: Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan dago, «Nire Ordainketa on-line» atalean: www.bergara.eus.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko ordain-agiriekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.
