Gau Beltza gerturatzen ari den honetan, asteazkenean, urriaren 28an, Eguaztenak Oxirondon dinamikaren barruan "Xanguli manguli, eman gaztainak guri! Gaztain erreak" ekimena egingo da.

Gau Beltza edo Arimen gaua urriaren 31ren bueltan ospatzen den jaia da, eta Euskal Herrian uzta-bilketaren amaiera, neguaren hasiera eta hildakoak gogoratzeko garaia markatu izan du. Ohitura zahar horietako batzuk berreskuratu eta berriak sortzeko asmoz, herri askotan udazkeneko egun ilunak jaiez betetzen hasi dira berriz ere: kalabazak hustu, aurpegia trapu zaharrez estali eta beldurra eragiteko aukera ematen duten jaiak antolatzen dituzte.

Gaztainak danbolinean erreko dira, eta Oxirondoko azokan bertan banatuko dira 17:30etatik aurrera.

Arloa: