Bergarako Udalaren betebeharra da, besteak beste, ura hornitu eta saneatzeko zerbitzuak eta, oro har, Uraren Ziklo Osoarekin zerikusia dutenak egitea Bergarako udal-mugartean, Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan une bakoitzean indarrean dagoen legeriak ezarritako baldintzen arabera.

 Ordenantza honek, Bergarako udalerriaren lurralde-esparruan, ura hornitu eta saneatzeko zerbitzuak eta horien erabiltzaileak edo harpidedunak arautzea du helburu eta alde bakoitzaren eskubideak, betebeharrak eta obligazioak zehazten ditu.