Denoi dagokigu ingurumenarekin arduraz jokatzea. Horregatik, jasangarritasuna ezinbesteko balioa dela sinisten dugulako, hainbat lan arlotan ari gara lanean: udal bezala ditugun betebeharrei aurre egiten, herritarren kezkei erantzuna ematen saiatzen, horretarako gure baliabideak erabiltzen eta beste Administrazioekin elkarlana bilatzen.

Jasangarritasuna balore transbertsala dela ulertzen dugu eta hainbat udal departamendu ari gara lanean arlo honetan.

Bi dira gure lehentasunak:

Bergarako Elikadura mahaitik Baxe Nafarroako hainbat proiektuetatik ikasten

Baxe Nafarroako hainbat proiektu ezagutzeko bisita antolatu dute Bergarako Elikadura mahaitik.

Oso emaitza onak izan ditu liztor beltzaren tranpatze kanpainak

5.704 liztor beltz harrapatu dira horretarako egin den kanpainan. 

Kukubaso elkartearekin Bergarako basoen berreskurapenerako elkarlan hitzarmena onartu du udalbatzak

Apirilaren 24an egin duen ohiko osoko bilkuran Kukubaso elkartearekin elkarlanerako hitzarmena onartu du Bergarako udalbatzak. Hitzarmenaren helburua da Bergarako basoen berreskurapenerako marko estrategiko integral berria ezartzea bertako basoen aldeko politikak garatu, sentsibilizazioa egin eta biodibertsitatea zaintzeko.

Martxoaren 26an, Agirretxeberriko herri-lurretan bertako zuhaitzen landaketarako deialdia egin du Kukubasok

Datorren martxoaren 26an, igandean, bertako zuhaitzen landaketa berri baterako deialdia egin du K

Orriak