Angiozar auzoan banda zabala jartzeko lanak egiten ari dira bailara osoan internetera sarbide ona izan dezan. Hori dela eta,Telefonicatik, lanak egiten ari den enpresa, jakinarazi dutenez, bihar, abenduak 19, egun osoan zehar, zerbitzu telefonikoan etenaldiak izango dira auzo honetan.