Otsailaren 1ean, goiz eta arratsez, Agorrosin Ekintza Guneko igerilekua ezingo da erabili, Bergara Igeriketa Taldeak eta Gipuzkoako Federazioak "Partaidetza ibilbideko Neguko Gipuzkoako Saria"  lehiaketa antolatuko dutelako.

Lehiaketa da. Parte hartuko duten igerilariak Infantiletatik hasi eta masterretaraino doaz. Aukera egongo da ere igeriketa egokituko serieak ikusteko.

Agorrosingo gainontzeko zerbitzuek, fitness aretoa eta bainuetxeak, larunbateko ohiko ordutegiarekin jarraituko dute: 09:00-14:00 eta 16:00-20:00.

Larunbatetako igeriketa eta jaioberrien ikastaroek ere ohiko antolaketa eta ordutegia izango dute.

Erabiltzaileei endredoak barkatzeko eskatuz eta herritarrak lehiaketaz gozatzera hurbiltzeko deiarekin

Lehiaketako argibide gehiago izateko Bergara Igeriketa Elkartera jo behar da. Bere emaila bergara@igeri.net da eta harremanetan ipintzeko pertsona, klubeko lehendakaria, Iñaki Belategi.