Tresna informatikoak erabiltzen jakitea oso erabilgarria izan leike adin tarte guztientzako. Ordenagailuak, internetera konektatutako aparatuak, edota Internet bera, oso baliagarriak izan daitezeke bai eguneroko bizitzako hianbat alorreratrako bai egoera berezietarako.

Jubilatuen eta 3. adineko pertsonen artean ere informatikaren ingurukoan oinarrizko ezagutza eta erabilera sustatzeko, otsailaren 17an hasita "Informatika hastapeneko ikastaroa" izango da Bergarako Gizarte Etxean (jubilatuetan).

Ikastaroa astelehen, asteazken eta ostegunetan izango da 11etatik-13era, informatika gelan.

Aurrez eman behar da izena, gizarte etxean bertan edota 943 76 21 40 telefonora deituta (astelehenetik ostegurera 11etatik12.30era).