Otsailaren 16an ur-jolasak izango dira Agorrosingo igerilekuetan, 11:00etatik 13:00era. Horretarako, bi begirale, txirrista puzgarria eta jolaserako materiala prestatu dira.

Jarduera bi multzotan antolatuko da:

  • Batetik, igerileku handian, puzgarriarekin batera begirale bat izango da jolasak eta materiala dinamizatzen. Jarduera horiek bereziki 8 urtetik gorako umeentzako izango dira.
  • Bestetik, igerileku txikian, 8 urtetik beherako umeentzako ekintzak izango dira, gurasoekin batera egiteko.

Jolas hauetan parte har dezakete abonatuek zein abonatuak ez direnek, azken hauek eguneko sarrera ordainduta (helduak 6,5€ eta umeak 3,5€).

Arloa: