Aratusteetako kontzerturako sarrerak otsailaren 17tik aurrera erosi ahalko dira; Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ekitaldietarakoak otsailaren 19tik aurrera.

Sarrerak online erosi ahalko dira esteka hauetan:

 

Aratusteetako kontzerturako, pilotalekuko aulkien lerro bikoitietarako sarrerak goian jartzen duen estekaren bitartez erosi ahalko dira otsailaren 17ko goizean hasita. Lerro bakoitietarako sarrerak, berriz, Bergarako Kultura Etxean erosi ahalko dira egun beretik aurrera, otsailaren 17a, 19:00etatik 21:00ak arte.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bi emanaldi emango dituzten martxoaren 1ean. Emanaldiotarako berdin: pilotalekuko aulkien lerro bikoitietarako sarrerak goian duzun estekaren bitartez udal weborri korporatiboaren bitartez erosi ahalko dira otsailaren 19 goizean hasita. Lerro bakoitietarako sarrerak, berriz, Bergarako Kultura Etxean erosi ahalko dira egun beretik aurrera, otsailaren 19a, 19:00etatik 21:00ak arte.

Bi kasuetan internet bidezko salmentak ez dio Kultura Etxeko salmentari eragingo, eta alderantziz. Era berean, bi kasuetan baita sarrerak emanaldiaren egunerako bukatuta egongo ez balira, emanaldiaren egunean bertan, pilotalekuko leihatilan erosi ahalko dira, kontzertukoak 21:30etatik aurrera, eta Pirritx eta Porrotxenak 14:30etatik aurrera. Noski, sarrerak aurrez bukatuko balira, emanaldi egunean ezingo da leihatilan sarrerarik erosi.